Pello Estangak errepikatuko du EH Bilduko alkategai bezala

Ataria 2015eko apirilaren 14a

Herritarrekin adostutako herri-programa banatuko du EH Bilduk aste honetan. Hiru ardatz funtsezko ditu: emakume eta gizonen arteko parekidetasuna, kultur askotarikotasuna eta euskara eta euskal nortasuna.

12 lagunek osatzen dute udal hauteskundeetarako EH Bilduk aurkeztu duen zerrenda. Alkategaia Peio Estanga da, azken lau urte hauetan Anoetako alkate izan dena. Beste hiru hautagaik ere errepikatuko dute eta gainerako zortziak izen berriak izango dira. Hona hemen zerrenda:

  1. Pedro Mari Estanga. 53 urte. Autonomoa.
  2. Josune Eizmendi. 57 urte. Irakaslea.
  3. Aratz Luisa. 27 urte. Berogailu-sistemen teknikaria.
  4. Izaskun Jauregi. 50 urte. Etxekoandrea.
  5. Bakarne Olano. 34 urte. Sukaldaria.
  6. Mikel Atxega. 42 urte. Irakaslea. Ingeniari teknikoa.
  7. Amaia Urkola. 21 urte. Gizarte hezitzailea.
  8. Beñat Luluaga. 30 urte. Ingeniari industriala.
  9. Leire Zumeta. 28 urte. Administraria eta musika-irakaslea.
  10. Enrike Esnaola. 56 urte. Kamioi-gidaria.
  11. Aizpea Otaño. 33 urte. Irakaslea.
  12. Asier Yurrita. 39 urte. Kaldereroa.

"Talde zabala da, herriko sektore desberdinak ukitzen dituzten herritarrez osatuta eta parekidea. Anoetan bizi dira guztiak eta herriko arazo eta premiak gertutik ezagutzen dituzte", adierazi dute Anoetako EH Bildutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!