Larunbata, Dantza Soka Eguna

Rebeka Calvo Gonzalez 2015eko otsailaren 5a

Otsailaren 7an, Anoetak herriko dantza aitzaki hartuta egun osoko festa ospatuko du

Larunbata ondo ateratzeko eguna dela zalantzarik ez dute anoetarrek, horregatik aldez aurretik egin dituzte hainbat entsegu. Honela, larunbatean Dantza Soka dantza herritarrek herritarrentzat dantzatuko dute herrian bertan.

Horretarako, egun osoko egitaraua osatu dute goizean goizetik 08:30ean plazan elkartu eta baserrietara joango dira dantzariak. 13:00etan, ordea, dantzalekua herriko plaza izango da, aurten nesken txanda denez dantza bertan egingo dute. Jarraian, indarrak hartzeko atsedena hartuko dute, eta 14:30ean, babarrun jatea izango da Kuku elkartean.

Arratsaldean, 18:00etan Anitz Dantza Taldearen dantzen ondoren, Trikibeltza taldearen erromeria izango da. Honenbestez, dantza egiteko aukera zabala izango da nahi duenarentzat, Anoetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!