Eskualdeko podiumak Donostiako Nazioarteko Krosean

Mikel Iraola 2015eko urtarrilaren 12a

Kadete nesken mailan, Maria Lasa, Tolosa CF-ko irurarrak 7:55eko denborarekin irabazi zuen atzo Lasarteko Hipodromoko zirkuituan. Bigarren bere taldekide Izaro Perurena helmugaratu zen, bederatzi segundora.

Beteranoen mailan ere parte hartzaile ugari izan ziren, eta lehen bost sailkatuak Tolosako taldeko korrikalariak dira:

1- Sergio Roman Bermejo, 13.39,62
2- Unai Señoran Bengoa, 13.51,15
3- Mikel Albeniz Carlos, 13.53,78
4- Ibon Gonzalez Loitegi, 14.11,38
5- Iker Manso Blazquez, 14,23.28

Kadete mitiletan, Mikel Muruak bostgarren postua lortu zuen, eta jubeniletan, berriz, Iñigo Amenabar 27. izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!