Kulturaz eta kirolez blai!

Tolosaldeko Ataria 2014ko aza. 7a, 17:39

Hilabete honetan ez dute aspertzeko astirik izango anoetarrek. Gaur hasi eta abenduaren erdi aldera bitarte kultur eta kirol eskaintza zabala izango da Anoetan.

Hauexek dira Azaroa kultur eta kirolez blai! izeneko egitaraua osatzen duten ekintzak:

Azaroak 7, ostirala:

18:00etan, gaztetxean. Josebe Iturriozen hitzaldia Gazte Asanbladaren eskutik: Feminismoa, kapitalismoa eta sexualitatea.

21:45ean, Mikelasagasti auditorioan. Euskal jaiaren bideoaren proiekzioa (20 minutu).

Azaroaren 10etik 14ra:

Kiroldegian. Udal egitegirako argazkien erakusketa

Azaroak 11, asteartea:

18:30etan, erretirodunen tabernan. Jon Maiaren hitzaldia: De Extremadura al bertsolarismo.

Ondoren. Solasaldia eta merienda.

Azaroak 14, ostirala:

18:00etan, plazan. Gaztain jatea Gazte Asanbladaren eskutik.

22:00etan, Mikelasagasti auditorioan. Antzerkia Ixabel Agirresaroberekin: Emakumeak protagonista. Sarrera: 3 euro.

Azaroak 15, larunbata:

17:30ean, frontoian. Irrien Lagunak-en haur ikuskizuna: Irri herri anitz.

Azaroak 16, igandea:

11:00-13:30. Truke azoka. Izen ematea irekita dago udaletxean edo liburutegian azaroaren 12ra arte.

Azaroaren 17tik 28ra:

Kiroldegiko sarreran. Erakusketa: Feminismoaren aztarnak pegatinen bidez.

Azaroak 18, asteartea:

18:30ean, auditorioan. Arkaitz Astiazaranen proiekzioa: Euskal Herriko Altxorretan barrena. 4400 Km.ko txirrindu bidaia Euskal Herrian zehar.

Azaroak 19, asteazkena:

18:00etan, erretirodunen tabernan. Mus, domino eta tute txapelketak.

Azaroak 20, osteguna:

18:00etan, erretirodunen tabernan. Karta jokoen txapelketak: Seikoak, punttua, eskoba eta txintxon.

Azaroak 21, ostirala:

18:00etan, Mikelasagasti auditorioan. Loatzo musika eskolako ikasleen kontzertua.
Ondoren. Kalejira Xexili deunaren eguna ospatzeko.
Amaitzeko, plazan. Txokolate jatea partaideentzat.
23:00etan, gaztetxean. Eskean Kristo eta Enkore taldeen kontzertua Gazte Asanbladak antolaturik.

Azaroak 22, larunbata:

12:00etan, plazatik. Helduen herri kros mistoa.
14:00etan, Kuku elkartean. Bertso bazkaria Alaia Martin eta Julio Soto bertsolariekin 20 euroren truke.   Izen-ematea: udaletxean, liburutegian edo Itzuli tabernan, azaroaren 19ra arte.

Azaroak 23, igandea:

10:00etatik 12:30era. Martxa nordikoa (dakitenentzat, praktikatzeko), Jone Arrospide monitorearen laguntzaz. Ekarri zure makilak eta zatoz buelta polita egitera!
14:00. Aldameneko bizilaguna proiektuaren bazkaria. Jatorri desberdineko familien bazkaria. Animatzen bazara, izena eman udaletxean edo liburutegian.

Azaroak 25n, asteartea:

19:00etan, udaletxeko arkupeetan. Elkarretaratzea Bortizkeria Sexistaren Aurkako Eguna dela eta.

Azaroak 28, ostirala:

19:00etan, Mikelasagasti auditorioan. 81 Amama dokumentalaren proiekzioa.
Ondoren. Solasaldia Izaro Gonzalez egilearekin.

AbenduaK 3, asteazkena:

18:30ean, Mikelasagasti auditorioan. Erdaldun berrien Kluba antzerkia Euskararen Egunaren harira. Sarrera: 3 euro.

Abenduak 10, osteguna:

19:00etan, udal areto nagusian. Anai-Arreben arteko jeloskortasuna eta beraien arteko gudak hitzaldia, gurasoei zuzenduta, Nerea Mendizabal psikopedagogoaren eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!