Gaur, truke azoka antolatzeko bilera Anoetan

Ataria 2014ko azaroaren 5a

Azaroaren 16an, igandean, truke azoka ospatuko dute Anoetan. Egun horretan, 10:30etik 13:30era izango da azoka eta bertan postuak izango dira mota askotako gauzak trukatzeko. Dirurik gabeko azoka hau antolatzeko bilera gaur izango da Anoetako udaletxean, 19:00etan. Herritar oro gonbidatuta dago bileran parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!