Garagardoaren urriko festa hasi dute Anoetan

Maier Ugartemendia 2014ko urriaren 25a

21:00etan Anoetako gaztetxean afaria izango da, eta 23:00etatik aurrera Voltaia eta Anoetarock taldeak izango dira gaztetxeko taula gainean; ondoren, karaokea izango da

Anoetan ekin diote jada aurtengo Urrifest jaiari. Anoetako Gazte Asanbladak antolatzen du festa hau eta honakoa jada IV. edizioa da. Une honetan, Anoetako plazan garagardo motak desberdinak dastatzeko aukera dago, bai Euskal Herrian egindakoak eta baita Euskal herritik kanpokoak ere, baina egun hasi besterik ez da egin eta oraindik bada zer egina Anoetan.

21:00etan, edandako garagardoari laguntzeko, tripa betetzeko ordua izango da Anoetako gaztetxean eta festa amaitu nahi ez duenak kontzertuekin eguna luzatzeko aukera izango du. Voltaia eta Anoetarock taldeak izango dira gaztetxeko taula gainean 23:00etatik aurrera eta kantatzea gustuko dutenek karaokea izango dute ondoren.



  Egitaraua

IV. URRIFEST

18:00. Garagardo festa plazan:

· Etxeko Bob's Beer (Hazparne).

· Etxeandia (Urduliz).

· Grimbergen (Belgika).

· Judas (Belgika).

21:00. Afaria gaztetxean.

23:00. Kontzertuak: Anoetarock eta Voltaia.

Ondoren. Karaokea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!