Argazki lehiaketa martxan

Igor Agirre 2014ko urriaren 24a

Leku eta garai desberdinetako jantziak da aurtengo gaia

2015 urteko egitaraua egiteko asmoz argazki lehiaketa antolatu du aurten ere Anoetako Udalak. Azaroaren 5a bitarte aurkeztu beharko dira argazkiak bi modu desberdinetan. Argazkiak paperean inprimatuak eta formatu digitalean eman beharko dira eta bi moduak derrigorrezkoak dira, ez aukerakoak.

Argazki inprimatuak udaletxean aurkeztu beharko dira eta formatu digitala disko batean edo euskara@anoeta.net helbidera bidalita aurkeztuko da. Argazkia inprimatuak 13x18ko tamaina izan beharko du gutxienez eta digitalak 3000x2000 pixeleko tamaina.

Parte hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu ditzake lehiaketara eta Anoetan erroldatutakoek soilik parte hartu dezakete. Argazki bakoitzarekin batera esaera zahar edo esamolde jator bat aurkeztu beharko da, argazkiarekin lotura duena. Egilearen datuak eta kontakturako medio bat aurkeztu beharko dira argazkiekin batera. Argazkia non atera den eta bertan zer ikusten den ere esan beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!