Txerria, Anoetako Euskal Jaieko protagonista nagusia

Ataria 2014ko urriaren 13a

Zozketako bi saridun ez ziren agertu eta oraindik aukera dute txerriki sorta udaletxean jasotzeko.

08:00etan hasi zuten txerri boda, eta eguerdian bestelako azokako postuen artean txorizoak eta odolkiak egin zituzten. Eguerdian ere txerria jan zuten burruntzian. Txerrikiez osatutako 10 lote ere zozketatu zituzten tartean, eta oraindik bi zenbaki saridun ez dira agertu. Hortaz, 387 (urdina) eta 272 (horia) zenbakia duten txartelen jabeak oraindik udaletxera joan eta euren lotea eskuratzeko aukera dute. Beharrezkoa da kolore horretakoak izatea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!