Bisita gidatuak Basagain Burdin Aroko herrixkara

Ataria 2014ko irailaren 16a

Bihartik hasita, hilaren 27ra arte, astelehenetik ostiralera, bertan indusketa lanak egiten ari diren adituen azalpenak jasotzeko aukera dago.

Aranzadi Zientzia Elkarteak indusketa lanak egingo ditu Basagaingo herrixkan iraileko 2. hamabostaldian, Xabier Peñalverren gidaritzapean. Burdin Aroan du sorrera herrixka honek, eta aurkikuntza garrantzitsuak egin dira bertan: aiztoak, iltzeak, goldeak, zerealak, animalia aztarnak, errotak, zeramika piezak...

Urtero moduan, bertan lanean dauden adituekin bisita gidatuak egiteko aukera dago. Astelehenetik larunbatera izan daitezke, biharti hilaren 27ra. Interesatuek, udaletxera dei dezakete (943-651200) bisita eguna eta ordua adosteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!