Anoetako Bai Euskal Herriari ekimenak eskerrak eman dizkie herritarrei

Ataria 2014ko uztailaren 2a

Anoetako Bai Euskal Herriari ekimenak eskerrak eman dizkie "bandera espainiarraren inposizioaren aurrean, festetan burutu genuen ikurrin dantza herrikoiean" parte hartu zuten guztiei". 200 pertsona inguru elkartu zirela esan dute "ikurrinari merezi duen omenaldia emateko".

 "Zorionak Anoeta, beste behin ere inposaketen aurrean kalera ateratzeagatik. Hala ere, aurrera begira bandera espainiarra kendu bitartean deia luzatzen diogu herritarrei ikurrinak balkoietan mantendu ditzaten eta burutuko diren ekintza ezberdinetan parte hartzera", gaineratu du ekimenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!