Anoeta
Gazteen Eguna
11:00: Ume jolasak plazan, Kulki taldearekin: artzain jolasak.
12:30: Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
15:30: Mus txapelketa Giraldo tabernan.
17:30: Herri kirolak plazan.
18:30: Gazteen kalejira dantza eginez.
21:00: Herri afaria frontoian. Izen-ematea: ekainaren 13ra arte udaletxean edo liburutegian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, basoak eta ezpainzapiak eraman ditzala. Zero zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.
23:30: Gazteen dantza plazan. Ondoren, kontzertua plazan: Tajon Prieto y los Kuajolotes. Ondoren, Dj Bag. Laguntzaileak: Orbinox eta Aburuza eraikuntzak.
Hizkuntza: Euskara