Inposaketa honen aurrean, Anoetako Udalak herritar guztiei dei egin die, ikurrina etxeetako leiho nahiz balkoietan zintzilikatzeko eskatuz, eta ikurrinaren aldeko ekimenetan parte hartzera deituz. Ikurrinak udaletxean doan banatuko dituzte. Gaiaren harira, udaletik azaldu dutenez, plaka bat jarriko da udaletxeko arkupean larunbatean.