Espainiako bandera jartzeko agindua iritsi dela eta, plaka bat jarriko dute

Ataria 2014ko maiatzaren 28a

Anoetako Udalean ekainaren 3rako jarri behar dute Espainiako bandera eta hori dela eta plaka bat jarriko dute udal arduradunek, larunbatean, maiatzak 31, 12:00etan udaletxeko arkupeetan.

Anoetari ere iritsi zaio Espainiako bandera jartzeko agindua. Ekainaren 3rako jarri beharko du. Bandera "herritar gehienon nahiaren aurka eta herritarren ordezkarien eramakimenaren kontra" jarriko dutela esan du udalak, eta hori dela eta, plaka bat jarriko dute larunbatean, maiatzak 31, udaletxeko arkupeetan, 12:00etan.

Era berean, udalak herritarrei egin die dei etxeetako leiho eta balkoietan ikurrina zintzilikatzeko eta baita ikurrinaren aldeko ekimenetan parte hartzeko ere. Udalak ikurrinak banatuko ditu udaletxean, doan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!