Aizkora erakustaldiaren tartean, apustu berezi bat egingo dute Olasagastik eta Garmendiak. Enbor handi bakarra moztu beharko dute bi aizkolariek, baina noski, Olasagastirena bi metroren bueltan ibiliko da. Garmendiarenak metro pasatxo izango du, eta abantaila, beraz, enborrean alde izango du. Ondoren, bazkaria egongo da. Segidan, bertsolarien txanda izango da eta egunarekin amaitzeko erromeria egongo da.