Irujo-Tolosa garaile Olaizola II.a-Aretxabaletaren kontrako lehian

Ataria 2014ko martxoaren 5a

Anoetako pilotariak eta Juan Martinez Irujok 22-15 irabazi zuten partida Iruñako Labrit pilotalekuan. Matematikoki sailkatu dira Binakako Pilota Txapelketako finalerdietara.

Anoetako Xabi Tolosa eta Juan Martinez Irujok osatutako bikotea Binakako Pilota Txapelketako finalerdietarako txartela lortu zuten larunbatean, Iruñako Labrit pilotalekuan. Olaizola II.a eta Aretxabaleta izan zituzten aurkari, eta 22-15 irabazi zuten partida.

Irabazten hasi ziren Irujo eta Tolosa (0-4), baina gorriak markagailuan hurbuldu ziren, eta baita aurreratu ere (10-9). Hala ere, urdinek ez zuten amore eman, eta azkenean erraz nagusitu ziren. Irujok neurketa handia egin zuen, baina Xabi Tolosaren kalitatea eta jokoa izan ziren protagonista nagusiak eta denen ahotan geratu zirenak.

18 urte besterik ez ditu anoetako pilotariak eta abenduan egin zuen profesionaletan debuta Asperekin. Binakako promozio txapelketan aritu da orain arte eta aurreko astean enpresak, Irujorekin bikote jarri zuen Barriolaren hutsunea betetzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!