Dantza-soka eta kaldereroen bilerak, astelehenean

Ataria 2014ko urtarrilaren 17a

Anoetako Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu dantza-soka eta kaldereroen inguruan astelehenean egingo dituzten bileretan parte hartzera.

Batetik, otsailaren 22an izango den Dantza-Soka Eguna antolatzeko 18:00etan bilduko dira, astelehenean, udaletxean. Eta bestetik, kaldereroen ekitaldia prestatzeko egun eta leku berean elkartuko dira, baina 19:30ean. Kaldereroak otsailaren 21ean izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!