Idiakaitz auzoko Zelaieta etxearen alboan zuhaitz bat erori da gaur goizean izan den haize bortitzaren ondorioz, eta auzora sartzeko errepidea itxi dute. Lekukoen arabera, bertatik zihoan emakume bat gutxigatik ez du harrapatu. Suhiltzaileak bertaratu dira zuhaitza kentzera.