Anoetako herri krosa, euripean

Iñigo Terradillos 2013ko azaroaren 30a

24 korrikalari inguruk hartu dute parte Anoetako herri krosean. Bikoteka eman dizkiote bi itzuli plazatik ikastolarako ibilbideari.

Lourdes Colomo zizurkildarrak eta Oscar Rubiños anoetarrak osaturiko bikotea iritsi da lehena helmugara. Eneida Saldias eta Andoni Saldias anoetarrek amaitu dute bigarren postuan, eta Jone Puras eta Mario Puras izan dira hirugarren. Euripean, baina umore ederrean burutu dute krosa lasterkariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!