Kultur eta kirol jarduerez blai dator azaroa Anoetan

Mikel Iraola 2013ko aza. 13a, 18:04
Karta joko, zinema, hitzaldi edo bestelako emanaldiez gozatzeko aukera izango dute anoetarrek ia egunero

Anoetarrek badute zer egin azaroan. Ia egunero kulturarekin edo kirolarekin zerikusia duten jarduerak izango dituzte.

Hasteko, datozen bi egunotan, karta jokoak egingo dituzte jubilatuen egoitzan: musa, tutea, seikoak, tintxona, eskoba... Ostiralean, Mujeres sin pausa dokumentala proiektatuko da 18:00etan Mikelasagasti auditorioan. 54 minutuko iraupena duen dokumental honek, 45 eta 55 urte bitarteko hainbat herrialdetako emakumeek, menopausia nola bizi duten kontatzen du, leku guztietan ez baita berdin bizitzen. Proiekzioaren ondoren, Jone Arrospidek dinamizatutako solasaldia izango da gaiari buruz.

Igandean, berriz, Sos Racismo plataformak sortutako Alboko bizilagunak proiektuan parte hartu duten guztiekin bazkaria egingo dute. Izena emateko, udaletxera deitu beharko da, lehen bait lehen. Datorren asteari begira, asteartean, Banku etikoaren inguruko hitzaldia egongo da udal areto nagusian 19:00etan, eta honen ondoren, Con tu dinero dokumentala proiektatuko da, dirurik gabe gauza gehiago egin daitezkeela frogatzeko.

Hilabetea amaitu arte, ipuin kontaketak, ikus-entzunezkoen proiekzioak, ibilaldia, dantza emanaldia edo herri krosa izango dira, besteak beste denen gusturako.

EGUTEGIA

Azaroaren 11tik 16ra. Udal egutegirako argazkien erakusketa kiroldegian.
Azaroak 13, asteazkena. Karta jokoen txapelketak: Musa lau erregetara, dominoa eta Tutea. 18:00etan jubilatuen egoitzan.
Azaroak 14, osteguna. Karta jokoen txapelketak: Seikoak, Puntua, Txintxon eta eskoba.
Azaroak 15, ostirala. Mujeres sin pausa dokumentalaren proiekzioa, 18:00etan Mikelasagasti auditorioan. Ondoren, Jone Arrospidek dinamizatutako solasaldia.
Azaroak 17, igandea. Sos Racismoko Alboko bizilagunak proiektuaren bazkaria. Parte hartu nahiez gero, udaletxera deitu behar da.
Azaroak 19, asteartea. Banka etikoari buruzko hitzaldia eta Con tu dinero dokumentalaren proiekzioa, 19:00etan udal areto nagusian.
Azaroak 21, osteguna. Ipuin kontaketa: Kontukantoi. Lehen saioa HH2-HH3ko haurrentzat. Bigarren saioa, LH1-LH2ko umeentzat. Hasiera, 18:30ean liburutegian.
Azaroak 21, osteguna. Gaztain jana, 18:30ean jubilatuen egoitzan.
Azaroak 21, osteguna. Euskal Jaia ospatu zeneko bideoaren proiekzioa, 21:15ean Mikelasagati auditorioan (20 min). Ondoren, Bertsolaritza: begirada feminisa dokumentala Uxue Alberdirekin (Ordu bat). Sarrera 3 euro.
Azaroak 22, ostirala. Santa Zezilia eguneko kalejira 18:00etan plazatik, eta ondoren txokolatada.
Azaroak 23, larunbata. Martxa nordikoa 10:00etan kiroldegitik abiatuta. Iraupena: 3 ordu.
Azaroak 23, larunbata. Alurr Dantza taldearen emanaldia: Uztartuz: dantzan hazi, eskaraz hezi, kantuz bizi. 18:00etan kiroldegian. Ondoren, plazan, Gaztain jatea Gazte Asanbladaren eskutik.
Azaroak 24, igandea. Milagrosa eguneko jubilatuen bazkaria Zuloaga Txiki jatetxean 14:00etan. Prezioa, 25 euro bazkideentzat, eta 27 euro ez bazkideentzat. Izen-emate epea, azaroaren 20ra bitarte egongo da zabalik jubilatuen egoitzan.
Azaroak 25, astelehena. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna. Mobilizazioa egongo da.
Azaroak 26, asteartea. Zergatik independentzia? Eskozia, independentziara bidaia XXI. mendeko Europan. Independentistak sarearen liburu berriaren aurkezpena Txutxi Ariznabarretaren eskutik, udal areto nagusian, 19:00etan.
Azaroak 29, ostirala. Errimak oinetan dantza-bertso ikuskizuna, 22:00etan Mikelasagasti auditorioan. Sarreren prezioa: 3 euro.
Azaroak 30, larunbata. Gazte eta helduen herri krosa, 12:00etan plazatik abiatuta. Ondoren, 14:00etan bertso bazkaria izango da Kuku elkartean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!