Lau garagardo mota dastatu ahal izan dira plazan, eta horietatik hiru euskal jatorrikoak. Jarraian, gaztetxerako bidea egingo dute bertan afaltzeko. 23:00etan iritsiko da musikaren txanda, eta Fiachras taldea eta herriko musikariekin osatutako talde txikiak ariko dira bertsioak abesten oholtza gainean.
Gauean ere garagardo mota ezberdinak edateko aukera izango da, baina pitxarra etxetik eramateko eskatu dute.