Arratsaldeko seietatik aurrera, herriko plazan lau garagardo mota dastatu ahal izango dira. Horietatik hiru, euskal jatorrikoak dira: Etxeko Bob’s beer (Hazparnekoa), Etxeandia (Urdulizkoa) eta Naparbier (Iruñekoa). Aurtengo garagardo gonbidatua, berriz, Grimbergen belgikarra izango da.
Ondoren, gaztetxean jarraituko du festak. Izan ere, afaltzeko aukera izango baita 21:00etatik 22:00etara bitartean. Gauean, berriz, 23:00etan, Fiachras taldeak kontzertua emango du, eta gauari amaiera emateko, Anoetako musikari ezberdinek osatutako talde txikiek jam session bat eskainiko dute, talde ezagunen kantuen bertsioak joz. Gaztetxean ere garagardo bereziak edaten jarraitzeko aukera egongo da. Horretarako, norbere pitxarra eraman beharko du. Sarrera, aldiz, doakoa da.
Bestalde, Audientzia Nazionalean epaitzen ari diren euskal herritarren aurkako makroepaiketak salatzeko larunbat honetan Bilbon egitekoa den manifestaziora joateko deia zabaldu du gazte asanbladak.
Egitaraua
Anoetako III. urrifest
18:00. Garagardo azoka plazan.
21:00. Afaria gaztetxean.
23:00. Kontzertuak: Fiachras eta Anoetarock: herriko musikari ezberdinekin sortutako talde txikiak. Bertsioak interpretatuko dituzte.
Oharra. Sarrera doakoa da, baina pitxarra etxetik eraman beharko da. Gauean ere, garagardo mota ezberdinak dastatzeko aukera egongo da gaztetxean bertan.