2013/10/26 - 2013/10/27 20:00

Anoeta: III. Urrifest Jaialdia

Anoetako Gaztetxea, Anoeta
III.Urrifest Jaialdia ospatuko dute Anoetako Gaztetxean. Jaialdia arratsaldeko 18:00tan hasiko da Anoetako plazan eta Euskal Herriko hiru garagardo (Etxeko Bob´s beer, Etxeandia Garagarduak, eta Naparbier) dastatzeko aukera izango da, Grinbergen garagardo gonbidatuarekin batera. Iluntzeko 21:00etatik aurrera gaztetxean jarraituko du festak; izan ere, 21:00-22:00ak bitarte nahi duen orok bertan afaltzeko aukera izango du eta 23:00tatik aurrera Fiachras taldearen kontzertua izango da. Gauari amaiera emateko, Anoetako musikariek jam session bat eskainiko dute.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!