Kultur aniztasunaren inguruko lehiaketa, abian

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Goikoetxea Azpeitia 2013ko urriaren 9a

Urtero moduan, argazki lehiaketa antolatu du Anoetako Udalak. "Zein aberatsa den kultura desberdinak ezagutzea!" gai hartuta, kultur aniztasuna izango du protagonista aurtengoak.

Urriaren 28rako aurkeztu beharko dira argazkiak, eta lagun bakoitzak gehienez 3 irudirekin parte har dezake. Argazki bakoitzarekin tokiko esaera zahar edo esamolde bat aurkeztu beharko da. Baldintzen gaineko xehetasun gehiago daude eskuragai www.anoeta.net atarian

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!