Urriaren 13an izango da Euskal Jaia Anoetan, eta txartelak salgai daude herriko tabernetan. Erosteko azken eguna, hilaren 6a, igandea izango da. Egun osoko festa izango da, eta bazkaria pilotalekuan egingo dute.
Txartelak 20 euro ordaindu beharko dira, baina langabetuek eta ikasleek 15 euro ordaindu beharko dute.Zortzi urtetik beherako haurrek 8 euro ordaindu beharko dute.
Txartelak soberan geldituz gero, egunean bertan erosteko aukera izango da, baina 7 euro garestiago izango dira.
Baserritar jantziekin gerturatzeko deia egin dute.