Anoetako Abraham Olano Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabalik da jada. Orotariko ikastaroak eskaintzen ditu, adin eta iraupen aldetik anitzak.
Helduentzako, esaterako, bi aukera daude: hiruhileko ikastaroak eta gabonak bitarteko ikastaro motzak. Ikastaro luzeen artean, Pilates (62,53 euro), Gimnasia (62,18 euro), Cycling (97,43 euro), patinajea (53,19 euro) eta Yoga (117,91 euro) eskainiko ditu. Motzen artean, berriz, Zunba (41,46 euro), hopopresiboak (62,53 euro) eta Aero-gap (62,18 euro).
Umeentzat, berriz, hiruhileko hiruna ikastaro daude: gimnasia erritmikoa, judoa eta patinajea, guztiak 32,33 euroan
Kiroldegiko bazkideek %20ko murrizpena izango dute. Anoetan erroldatutako familia ugari, langabetu, ikasle, jubilatu eta pentsaiodunek, berriz, %25eko beherapena. Gazte txartela dutenen murrizpena, %10ekoa izango da.