Urtero bezala, Aranzadi Zientzia Elkarteak indusketa lanak egingo ditu Basagaingo Burdin Aroko herrixkan, iraileko bigarren hamabostaldian. Bertan aurkikuntza garrantzitsuak egin dira: metalezko objektuak –aizto, iltze eta goldeak–, zereal eta animalia aztarnak, errotak, zeramika piezak, beirazko lepoetako eta eskumuturretako aleak... Bertako adituen azalpenak entzunaz bisita gidatuak egiteko aukera dago, astelehenetik larunbatera. Bihartik 26ra izango da aukera, eta 943651200 telefonoan adostu behar da eguna eta ordua.