Festarik festa ibiltzeko egunak

Ataria 2013ko maiatzaren 28a

Bihar jaurtiko dute Anoetako festei hasiera emango dien suziria. Hala ere, festa izan dute asteburuan. Kuadrillen Eguna izan zuten larunbatean goizetik hasi eta ordu txikiak bitartean.

Igandean, berriz, Dantzari Txikien Eguna izan zuten, eta dantzaz gain, Kulturartekotasunaren erakusketa izan zuten. Lehen aldiz, Anoetan bizi diren kultura desberdinak erakusgai izan ziren: Ekuador, Nikaragua, Kolonbia, Sahara, Maroko, Nigeria eta Euskal Herria.

Txaraman bi egunez nagusitu da jaia. Adin guztiei zuzendutako ekitaldiak izan dituzte. Barrikotea, arku tiroa, toka txapelketa, pintxo dastatzea, herriko dantzarien emanaldia edota herri afaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!