Babes ofizialeko etxeak eraikitzeko lanak hasiko dira

Ataria 2013ko maiatzaren 8a

Salmenta libreko hiru etxebizitza bloke eraikitzeko lanak amaitzeko hilabete eskas falta dela, babes ofizialeko etxeak eraikitzeko lehen urratsak ematen hasiko dira datozen aste hauetan.

Iturtxulo eta ikastola bitarteko hiru eraikinen lanak berehala amaituko dira.

Ekaina bukaera aldera amaituko dira lehen hiru blokeen obrak. 90 metro karratu inguruko 25 etxebizitzaz osatuta dago bloke horietako bakoitza.

Hiru bloke horiez gain, babes ofizialeko beste bat ere eraikiko dute alboan. Hori altxatzeko lanak hilabete honetan hasiko dituzte, eta 2015. urte hasierarako amaitzea aurreikusten dute.

Zonaldea, «dotore»

Guztira 25 etxebizitza izango dira eraikin berri horretan, eta horietako bakoitzak 80 metro karratu inguru izango ditu. Pello Estanga, Anoetako alkatearen esanetan, Iturtxulotik hasita, ikastolara doan bideak «asko irabaziko du» lan hauek amaitzen doazen heinean: «Lehen zegoenarekin konparatuta, oso dotore dago orain. Erreka desbideratu egin da, eta pasealekua zabaldu eta zuhaitzez atondu da».

Udal etxebizitza alokatuta

Bestalde, udaleko jabetzakoa den etxebizitza bat alokatu duela jakinarazi du udalak. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonei zuzenduta deialdi irekia egin zuten, eta bertan bizitzen dira jada.

1anoetaldea@hitza.info

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!