Jarri dituzte jadanik Mikelasagasti aretoko besaulkiak

Ataria 2013ko maiatzaren 8a

Anoetako Mikelasagasti auditorioak beste itxura bat hartu du: besaulkiak jarrita daude dagoeneko. Ikastola eta kiroldegiaren ondoan dagoen eraikuntza 2011. urtean inauguratu zen, eta orain arte egurrezko aulkiekin moldatu behar izan dira antolatzen ziren ekintzetara gerturatzen zirenak.

92 eserleku izango ditu[/caption]

Apirila bukaeraz geroztik, ordea, eta hasiera batean udaleko lehentasunetan ez bazegoen ere, besaulkiak jarri dituzte, herriko enpresa batek eskainitako laguntzaz baliatuz. Denera, 92 pertsonentzako eserlekuak daude auditorioan, eta erabiltzaileak pozik dabiltza orain.

Gaur egun jarduera asko egiten dira Mikelasagasti auditorioan: dantza ikastaroak, musika saioak, Qi-Gong, filmeen proiekzioa, hitzaldiak, aurkezpenak....Erabilpen oparoa ematen zaio, beraz, eta kultur sustapenari begira erreferentzia gune bihurtu da herrian.

Bestalde, beren ekimenak bertan aurrera eramateko, herriko eragileei ateak zabalik dituztela gogoratu nahi izan die udalak, aldez aurretik udaletxean giltza eskatuz gero.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!