Maiatzaren 30ean, eskubide sozial eta laboral duinak eta Euskal Herriarentzako eredu propio bat aldarrikatzeko euskal gehiengo sindikalak eta 60 eragile baino gehiagok deitutako greba orokorrak, Anoetako jaiekin bat egiten duela ikusita, Maiatzaren 30 greba batzordea antolatu dute Anoetan. Talde hau, herritar guztien adostasunez eguna nola antolatzeko lanetan dabil, eta bilkura egingo dute gaur 18:30ean udaletxean. Herritar, komertzio, taberna, txosna batzorde eta jai batzordeei deialdia egin nahi izan diete bilerara ager daitezen.