Aurten maiatzaren amaieran hasiko dira Anoetako Jaiak, eta jadanik antolaketa lanetan dabiltza herritarrak. Hurrengo batzarra gaur egingo dute, 18:00etan, udaletxean. Jai batzordetik dei egin diete herriko taldeei eta oro har anoetar guztiei. Anoetako festak parte hartzearen bidetik antolatu nahi dituzte, eta horretarako guztien partaidetza eskatu dute.