Lehen Hezkuntzako lehen mailatik aurrerakoentzat xake ikastaroa antolatu dute pazko asterako, apirilaren 2tik 5era, Anoetan. Bi ordutegi izango dira aukeran: 11:00-12:00 eta 15:00-16:00. Izen emateko epea martxoaren 22ra bitarte egongo da zabalik udaletxean, liburutegian eta Xake txokoan. Ikastaroaren prezioa bost eurokoa izango da.