Anoetako jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute

Ataria 2013ko martxoaren 13a

Aurtengo Anoetako jaiak iragarriko dituen, teknika libreko kartel lehiaketa antolatu du jai batzordeak. Kartelak karratua izan beharko du (29,7 zm. x 29,7 zm). Lanak aurkezteko epea, apirilaren 22an amaituko da, eta data hori baino lehen udaletxean edo liburutegian utzi beharko dira. Bi sari izango dira: herri ikastolako ikasleentzat Kuku-Loren erosteko 40 euroko bonoa; eta gainontzekoentzat 120 euroko saria. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa bat antolatuko dute ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!