Atez atekoaren aldeko kanpaina jarri dute martxan Anoetan, eta lehen ekimena bihar izango da. Hain zuzen ere, argazki erraldoia egingo dute, atez atekoaren sistemaren alde dauden herritar eta herri eragileekin. Deialdia Anoetako Udalak, Anoetako Sortuk eta Anoeta Zero Zabor taldeak egin du. 11:00etan aterako dute argazkia, Anoetako plazan.