Argazki erakustaldia, Anoetan

Ataria 2013ko martxoaren 1a

Anoetako Udalak Emakumearen Nazioarteko Egunerako egitaraua prestatu du. Asteartean, hilak 5, Ander Izagirre kazetariaren eskutik, Betaurreko moreak jantzi genituenean argazki erakustaldia izango da.

Izagirrek bere bidaietan landutako gai batzuen berri emango du argazkiak azalduz. Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Bestetik, hilaren 3an, igandean, Donostian izango den Lilatoian parte hartzera joateko deia luzatu dute.

Bertso afari musikatua

Hilaren 8an, ostiralean, afaria egingo dute erretirodunen egoitzan. Bertso afari musikatua izango da, eta izena, udaletxean liburutegian edo kiroldegian eman behar da hilaren 6a, asteazkena baino lehen. Afaria 18 euro ordaindu beharko da.

Eneritz Arzallus eta Oskar Estanga bertsolariak izango dira afarian. Hasieran ohiko saioa egingo dute, eta ondoren gitarrarekin lagunduta ariko dira bertsotan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!