Aurtengo Korputs eguna datorren maiatzaren 30ean, ostegunez, ospatuko dute Anoetan, Udalak jakinarazi duenez. Bestalde, aurtengo herriko festak antolatzeko lanetan ere hasiak dira, Anoetan. Horren harira, bilera antolatu dute datorren martxoaren 4ean, astelehena, 19:00etan. Udalak, dei egiten die herritar guztiei festak antolatzeko bilera horretan parte hartzera. Hitzordua, udaletxean bertan izango da.