Babes ofizialeko 28 etxebizitza

Ataria 2013ko otsailaren 15a

Babes ofizialeko 28 etxebizitzen zozketan parte hartzeko deialdia egin du Anoetako Udalak. Solkorre kale bukaeran egongo dira etxebizitza hauek, eta zozketan sartzeko interesa dutenek, «lehenbailehen» bete behar dute eskaera orria, Anoetako udaletxean edo Etxebiden. Udaletik azaldu dutenez, aurrerago zehaztuko dituzte zozketan sartzeko lehentasuna izango duten baldintzak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!