Sokaz elkartuta dantzan

Ataria 2013ko otsailaren 5a

Kalderero egunez ospatzen dute Dantza Soka Eguna, Anoetan. Larunbatean eguraldiak asko lagundu ez arren, goizean goiz atera ziren dantzariak baserriz baserri musika eta dantzak eskaintzera.

Eguerdian, urtero moduan, herriko plazan elkartu ziren 60 bat dantzari. Neska eta mutil, guztiek batera egiten dute dantzan. Aurten, Ane Irazusta izan zen aurreskularia eta Olatz Ausin atzelaria. Bakoitzak, berak nahi zuen pertsonari agurra dantzatzeko aukera izan zuten.

Ikusle jendea ere dantzara gehitzen joaten da, eta plaza bete jende aritu zen dantzan. Bazkaria izan zuten ondoren, eta jarraian, festa iluntzera arte luzatu zen Anoetan, kalejira eta Gugaz taldearen erromeriarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!