Dantza Soka Eguna antolatu dute otsailaren 2an Anoetan. Aurrez, entseguak egingo dituzte, eta lehena, hilaren 11n, bihar, izango da. Axeri dantza eta fandango-arin arina landuko dute Mikelasagasti auditorioan, 19:00etan. Hilaren 18an egingo dute ordu eta leku berean bigarren saioa. Entsegu orokorra hilaren 23an eta 30ean egingo dute, 19:30ean, frontoian