Amezketan bihar oinezkoen pasabideak margotzeko lanak egingo dituzte Ergone-Kotxeta tartean eta, ondorioz, zenbait eragozpen izango dira herriaren barruko ibilgailuen trafikoan. Lanek iraun bitartean txandaka igaro beharko dute ibilgailuek edo Errekalde kaletik bideratuko dira.
Litekeena da une jakin batzuetan ibilgailuen zirkulazioa erabat etetea, eta etenaldiak, gehienez, 15 minutukoak izatea aurreikusten dute. Amezketako Udalak herritarrei «arretaz gidatzeko» eskatu die, eta jaramon egiteko behin-behineko seinaleei.