Emakumeen erakustaldi bikaina

Tolosaldeko Ataria

Herri kirol erakustaldia egin dute herriko emakumeek frontoian, eta jendetza bildu da.

Joan den urtean hasi zen herriko emakume talde bat herri kirolak egiteko entrenatzen. Esperientzia gustatu zaie, eta aurten ere jarraipena eman diote taldeari. Gainera, emakume gehiago batu dia taldera, gazteak batik.

Bada, gaurkoan, iaz bezala, entrenamenduak jendaurrera ateratzeko eguna izan dute. Frontoian aritu dira trontzan, txingan, harri jasotzen nahiz gurdiari itzuliak ematen. Eta ikusmina piztu du saioak, frontoia herritarrez bete baita.

Saioa bukatzeko emakumeek eskerrak eman dizkiete lagundu dieten guztiei, bereziki Joseba Irazustari —bera izan zen taldea sortzera animatu zuena— eta Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.ari —materialarekin eta herri kiroletarako teknikarekin lagundu duena—. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!