Arratsaldeko egitaraua:
- 16:30. Haurrentzat merienda eta Txirrika atrakzioen jolasak eskola atarian. Puzgarriak eta diverbike-ak izango dira. Akelok guraso elkarteak antolatuta.
San Martin Eguna asteazkenean zen, baina greba orokorra medio, Amezketan ospakizuna atzeratzea erabaki zuten, nahiz eta egunean meza ohitura mantendu zuten. Gaur ere eguna elizan hasi dute. Ondoren, erretirodunek bazkaria egin dute Beartzana jatetxean, trikitilarien eta bertsolarien babesarekin. Guztira, 70 bazkaldar inguru elkartu dira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?