Azoka ospatu dute goizen Amezketan, giro ederrean eta jende ugari bertaratu dela. Herriko plazan bildu dira artisauak eta nekazariak, beren produktuak herritarrei eta bisitariei eskaintzeko. Denetariko produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izan da bertan, baina gastronomiak ere izan du bere tartea. Izan ere, frontoi zaharrean herritarrek prestatutako taloak eta Amezketako mondejua dastatzeko aukera eskaini dute. Antolatzaileek, gainera, keinu berezia izan dute azokan parte hartu duten artisau eta nekazariekin, salda beroa eta ardoa banatuz.