2026/11/10 19:00

Solasaldia

Solasaldia
Pernando amezketarra kultur etxea, Amezketa

Tolosaldeko EAJk antolatutako 'Gure selekzioen etorkizuna' solasaldia. Hitzaldia Buenos Airesen jokatutako Euskal Pilotako XX. Munduko Txapelketa amaitu eta aste gutxira egingo da. Bertan, Euskal Selekzioak lehen aldiz parte hartu du ofizialki nazio-selekzio gisa maila absolutuko munduko txapelketa batean. 11 domina eskuratu ditu: zazpi urrezko, lau zilarrezko eta brontzezko bat. Hizlaria Gorka Iturriaga izango da, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria, munduko txapelketan Eusko Jaurlaritzaren ordezkari izan dena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!