Aurten, Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioaren zirkuituko bi proba bakarrik izan dira Gipuzkoan: Idiazabalen egin zuten zirkuituko lehena; Amezketakoa, berriz, azkena izango da. Gainerako zortziak Bizkaian izan dira.
Amezketako II. Goitibehera Jaitsiera jokatzen ari dira San Martin auzoko errepidean. Irteera Borda Txuri etxearen aurrean hartu dute, eta 2,6 kilometroko ibilbidea Sasturain tabernaren parean amaitu da. 57 parte hartzaile izan dira jaitsieran.
Aurten, Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioaren zirkuituko bi proba bakarrik izan dira Gipuzkoan: Idiazabalen egin zuten zirkuituko lehena; Amezketakoa, berriz, azkena izango da. Gainerako zortziak Bizkaian izan dira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?