Gernikara irteera egingo dute erretiratuek

Tolosaldeko Ataria

Irteeran izena emateko epea hilaren 19tik 21era —astelehenetik asteazkenera— izango da. Goizean abiatu eta arratsaldean itzuliko dira Amezketara, eguna Gernikan pasa ondoren.

Urriaren 26an Gernikako Azokara irteera egingo dute Amezketako erretiratuek. Goizean 08:30ean abiatuko da autobusa Amezketako plazako geltokitik —eta Ergonen zein Ugarten ere geratuko da—, Gernikan hamaiketakoa egin eta Lezika jatetxean bazkalduko dute; arratsaldean, berriz, denbora librea izan ondoren itzuliko dira Amezketara, 18:30 inguruan.

Urriaren 19tik 21era bitartean eman beharko dute izena interesa dutenek, eta 35 euro ordaindu beharko ditu pertsona bakoitzak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!