Freskurari aurre egiteko, mondejua

Tolosaldeko Ataria

Mondeju&Ardo Azoka izan dute Amezketan laugarren urtez. Mondeju eta ardo postuek bete dute plaza, eta herritar ugari bertaratu da probatzera. 

Eguerdirako herritar ugari elkartu da Amezketako plazan. Bertan guztia ederki atonduta zegoen Mondeju&Ardo Azokari hasiera emateko. Zazpi mondeju egilek eta sei upategik hartu dute parte. 

Jatekoa eta edatekoaz gain, goiza girotzeko hainbat ekitaldi izan dira. Dultzaineroen kaljiraren ondotik, Joseba Erasoren omenezko artzain txakurren erakustaldia izan da. Ondoren, Amezketako Erraldoien kalejira. Plazaraino joan dira dultzaineroekin batera, eta han, birritan dantzatu dute. Herriko festetan aurkeztu zituzten erraldoiak, eta gaurkoan dantzan ikusi ahal izan dituzte herritarrek estreinakoz. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!