Betikoa, baina beti berezi

Tolosaldeko Ataria

Hamaika bikotek dantzatu zuten Ugarteko ingurutxoa auzoko festetan. Frontoia jendez beteta, dantzariek ohiturari heldu zioten, nahi baino mutil dantzari gutxiagorekin.

Igandeko ingurutxoarekin batera, askorentzat Ugarteko festak amaitu egiten dira. Izan ere, urtero egitarauan hutsik egiten ez duen ekitaldia da, urteetan atzera eginda ere. Horren adibide dira Ugarteko soziedadeko paretetan orain zintzilik dauden argazkiak. Garai bateko argazkiz osatuta dago erakusketa, eta asko ingurutxoaren bueltakoak dira.

Garaiak aldatu dira, eta baliteke dantza bera ere aldatu izana. Atzo dantzariek gogora ekarri zutenez, historikoki dezente luzeagoa izaten zen dantza, eta, gainera, egunean bitan dantzatzen zuten: bat goizean, eta bestea arratsaldean. Gaurko begiradatik, gehiegizkoa dela diote ingurutxoko dantzariek.

Urtetik urtera, gainera, dantzari berriak erakartzea zaila egiten zaie Ugarteko auzotarrei; batik bat, mutilen kasuan. Hala, emakumeen eta gizonen arteko proportzioan emakumezkoak aise gailentzen dira. Edonola ere, atzo Garikoitz Llobregaten txistu eta danbolin doinuetara makurtu ziren Ugarteko herritarrak, asko egun batez dantzari bihurtuta. 

 

 

Erlazionatuak

Ingurutxoaren bueltan

Tolosaldeko Ataria urr 05, 10:51 Amezketa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!