Bihartik igandera —urriaren 2tik 4ra— ospatuko dituzte Ugarten Errosario Amaren jaiak. Festak hasteko suziria 19:30ean botako dute, eta hiru egunez luzatuko dute ospakizuna. Segidan trikiti poteoa izango dute, eta 21:00etan hasiko da herri afaria. Eguna bukatzeko, berriz, Garixe eta Julen trikitilariekin izango dute erromeria, eta atsedenaldian toka txapelketa jokatuko dute.
Larunbatean egun osoko egitaraua izango dute: 10:30ean hasiko dira gaztetxoen pilota partidak; haurrentzako jarduerak —puzgarriak, zaldian ibilaldiak, txokolatea...— goizean zein arratsaldean; mus txapelketa; zahagi ardoa; eta eguna bukatzeko, erromeria Ansorregi eta Larraña zein Izer eta Alabier trikitilariekin.
Eta igandean ere goizetik iluntzera izango dituzte jarduerak, hurrenez hurren, txakolina dastatzea eta pintxoak, herri kirolen erakustaldia, ingurutxoa, sagardoa dastatzea eta, amaitzeko, Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariak.
Ugarteko jaiak
- Ostirala - urriak 2
- 19:30. Kanpai jotzea, suziria eta buruhandiak jaiei hasiera emateko.
Ondoren. Triki poteoa. - 21:00. Herri afaria. Jarraian. Erromeria Garixe eta Julen trikitilariekin.
Atsedenaldian. Toka txapelketa.
- 19:30. Kanpai jotzea, suziria eta buruhandiak jaiei hasiera emateko.
- Larunbata - urriak 3
- 10:30. Herriko gaztetxoen pilota partidak.
- 13:00-14:30 eta 16:00-19:00. Puzgarriak.
Arratsaldean. Zaldian ibilalditxoak, Ugarten barrena. - 16:00. Keparen Oroimenezko IV. Mus Txpaleketa, Ugarteko elkartean.
- 17:30. Txokolatea bizkotxoekin, elkartearen aurrean.
- 21:00. Zahagi-ardoa.
- 22:30. Ansorregi ta Larrañaga eta Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.
- Igandea - urriak 4
- 11:15. Meza nagusia.
- 12:30. Txakolin probaketa eta pintxoak, plazan. Jon Ostolaza eta Rakel Pujanaren trikiti doinuez alaiturik.
- 18:00. Herri kirolak. Harri-jasotzen Mikel Urra eta Udane Ostolaza. Aizkoran Arkaitz Etxebeste eta Ugaitz Mugerza.
Ondoren. Ingurutxoa. - 20:30. Sagardo dastaketa.
- Jaiak amaitzeko. Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariak.