Zabor bilketa zerbitzuaren tasa irailaren 21etik urriaren 30era ordaindu beharko da

Tolosaldeko Ataria

Ordainketa helbideratuta dutenei irailaren 21ean kobratuko diete zerbitzuaren tasa; ordainketako epea errespetatzen ez dutenei %20ko errekarguarekin kobratuko zaie.

Amezketako Udalak irailaren 21etik urriaren 30era kobratuko du 2026 urteari dagokion zabor bilketaren tasa. Ordainketa helbideratuta dutenei hilaren 21ean kobratuko diete, eta helbideratu gabe dutenek, berriz, Kutxabank entitateko bulegoren batetik pasa beharko dute ordainketa egitera, aguazilak etxera eramandako ordainagiriekin. Epea errespetatzen ez dutenek %20ko errekarguarekin ordaindu beharko du.

Datorren urtera begira herritarren batek ordainketa helbideratu nahi izango balu, udaletxera deitu eta horretarako datuak eman beharko lituzke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!